top of page

Martxan dago Durangoko 49. Azoka

Umez gainezka dago Landako Gunea. Euskal liburu eta diskaren Durangoko Azokaren 49. edizioan, lehenengo eguna ospakizun berezia dela antzematen da ume, haur, gaztetxoengan. Ostiraletik astelehenera doan azoka honek 245 postu ezarri ditu euskaldunen kultura indartu eta sakabanatzeko.

 

Urtero bezala, munduko kultura baten omenez igaroko da Azoka. Aurten, Okzitaniako kultura jardungo da lau egunen zehar. Ekintza honek, euskaraz egiten den garrantzitsuena, gaur goizean-goiz ireki ditu ateak.

 

Ikastetxe eta ikastolatatik datoz ume mordo, gazteek euskara ezpainetan kontu kantari. Helduek ere gozatu dute holako jendetzaren artean bildurik egoteagatik, baina gaurkoa umeen eguna da, haientzat pentsatua.

 

Hamaiketatik aurrera, behin barrualdean, irri-kolore leherketa: umeek ‘stand’ eta gune guztiak hartu-okupatu dituzte. Edonondik sartzen dira haurrak barreiaturik, irakasleek edo aita-ama-aiton-amonek sutan daudela haien atzetik. Euskararen festa honetan lagun guztientzako dago lekua.

 

Goizeko hamabiak aldera, azokaren esparrua jendez josita dago. Gatibu taldekoek bezala, Zea Mays bilbotarrek ere haien stand propioa dute. “Oso ondo dago hezkuntzaren egun hau antolatzea, azken baten gazteek haien kabuz gauza hauetara ez direlako mugitzen. Ikastetxeen eta eskolen bidez hona etortzea erakusten die haien idazle eta musikari gogokoenak oso hurbil daudela eta euskal kulturak baduela leku propio bat”, azaldu digu Aiora Errenteria abeslariak.

  • Okzitaniako kultura izango da aurten erreferentzia

DURANGOKO AZOKA

Endika Gonzalez ǀ Erredakzioa ǀ 6 ABE 2014 ǀ 21.30

Jendetza ugari sarrera nagusian. / EDURNE ARIZAGA

245 postu jarri dira aurten euskaldunen kultura indartzeko

Sarrera nagusiaren pare-parean, ilara ikaragarria sortzen da: Gatibu musika-talde famatuak diskoak ari da sinatzen eta ez du inork galdu nahi. Gernikako taldeak arrakasta handia lortu du azken urte hauetan bere erritmo eta hizki dibertigarriekin; Durangoraino hurbildu dira ‘Euritan dantzan’ disko berria aurkeztera, zazpi abestiz osaturiko lan oso pertsonala eta estilo ezberdinez josia, bi urteko ahaleginak batzen dituena.

 

Halere, Gatibu Azokara etorri da, batik bat, euskal kulturaren azokan euskararentzat arlo erreferentzial eta berezi bat eskatzera : “Jende gazteak ikus dezala hemen kriston eskaintza dagoela euskarazko eta kalitatezko musika, liburuak, filmak eta kultura kontsumitzeko. Durangoko Azoka oso baliogarria da holako gauzak begibistan uzteko”. Alex Sardui lumotarrak gidatzen duen taldea argi dauka haien garraio nagusia euskara dela eta amorruz defendatzen dute hizkuntza honen ezarpena eta erabilera Azokari esker.

 

Desclé argitaletxeko stand dotorean, bere zuzendariak, Joseba Landa, haurrentzako proiektua aurrera eramatearekin ados dago: “Haurren eta irakasleen iritziak batzeko egun aproposa da gaurkoa, informazioa zuzenki mugitzen delako kontsumitzailetatik geurera”.  Haurretan pentsatzen egiten dira hemen eskaintzen diren produktuak, horregatik Landak ziurtatzen du ikasle gutxi hurbiltzen direla: “Erdarara jotzen dute haur-gazteek bat-batekoan, euskara ez dago bene-benetan barneratua haiengan”.

 

Umeekin une oro dabilen Derioko Txorierri Ikastolako irakasle batek, Pili, alegia, Landaren ikuspegia partekatzen du: “Haurrak hurbiltzen zaizkit edozer galtzera eta buelta erdi eman dutenean, berriz ere gaztelera dute ahoan. Hona datozela, gainontzeko jendeak ere euskaraz egiten duela ikusten dutenean, barnetegi bat balitz bezala laguntzen die”.

 

 

 

 

Egunak orduak xahutuz doa arratsaldeko seiak arte. Momentu hartan, Gerediaga Elkarteak azokako erdi parean altxatu duen gunea pertsonaz betetzen da: irekiera ofizialari ekingo diote hainbat xelebridadeak, hala nola, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea edo Kristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kontseilaria. Hitzaldi laburtxo bat eta gero, Sèrgi Javaloyès, okzitaniar kulturaren ordezkaria, mikrofonoa hartuko du euskararen eta gaskoiaren arteko bereizitasunez berritzeko. Javaloyès-en hitzetan: “Entzun, sentitu eta maitatu okzitanoa hitz egiten duen jendea”.

 

49. edizioa ekitaldiz eta ospakizun handiz dator zamaturik, Euskal Herri osoko euskaldunen irrikitan zain.

Kultura okzitanoa "entzun eta sentitu"

Durangoko 49. Azoka ezagutzeko lekurik aproposena. Sar zaitez web-gune ofizialean eta zuzenean aditu zertan datza: ordutegiak, hitzaldiak, ekitaldiak eta abar.

Behatu Durangoko Azokaren argazkirik ikusgarrienak.

EDURNE ARIZAGA ǀ ITSASNE BAUTISTA

GEHIAGO JAKIN NAHI?

DURANGORAINEN IKUSIENA

1. Elkarrizketa: SHINOVA

2. Elkarrizketa: JOSU OTXOTORENA

 

3. Galeria: FAUSTO DEUNAK

4. Elkarrizketa: ENEKO SAGARDOY

Esta crónica está realizada por estudiantes de la UPV/EHU. Computa como práctica por la de la visita a El Correo realizada por los alumnos de Medios de Comunicación Local.

Contacte con nosotros si quiere insertar en este espacio su publicidad

© 2023 by My site name. Proudly created with Wix.com

bottom of page