top of page

DURANGOKO AZOKA

Euritea eta kultura eskutik helduta

  • Bernardo Atxagak hitzaldi berezi bat eskaini du

  • Jende ugari hurbildu da nahiz eta egun kaxkarra

Endika Gonzalez ǀ Erredakzioa ǀ 7 ABE 2014 ǀ 20.10

Durangoko 49. Azoka ezagutzeko lekurik aproposena. Sar zaitez web-gune ofizialean eta zuzenean aditu zertan datza: ordutegiak, hitzaldiak, ekitaldiak eta abar.

Behatu Durangoko Azokaren argazkirik ikusgarrienak.

EDURNE ARIZAGA ǀ ITSASNE BAUTISTA

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Durangoko Azokaren bigarren egunean ere jendeak ez du huts egin, nahiz eta euriteak eta txingorra zerutik ez mugitu arren. Atzoko eguna, azokaren estreinekoa, haurrentzat bideratua zegoen. Gaurkoa, aitzitik, tindu kulturalagoa du eta hori nabarmena da proiektatua dauden hitzaldi eta ekitaldiekin.

 

Goizean goiz, Areto Nagusitik euskal kulturarekin benetan erlazionaturik dauden pertsona ospetsuak igaro dira. Hamaiketatik aurrera, Fermin Muguruza, Negu Gorriko eta Kortatuko abeslari ohiak, Gogoetaren Plazan bere hastapenetaz ari da hizketan: “Gazteleraz hasi nintzen abesten eta euskara hartu nuen geroago”. Formula hau jarraituta, Muguruzak euskal musikaren garrasia nazioartekoa bihurtu du. Bere kolaborazioak eta lan kolektiboak ibilbide oso bat zehaztu dute, eta horretan aritu da Iñigo Astiz kazetariarekin.

 

Gogoetaren Plaza jendez gainezka egon da goiz osoan zehar; Muguruza eta gero, Bernat Arrous-Borde hartu du kopla bere jesarlekuan eta ordu bateko berba eskaini dio han bildurik dagoen jendarteari: ‘Euskaldunak eta gaskoiak: 2000 urteko historia’. Gaskoiaren eta okzitano kulturaren sekretuak “euskaldunen bizierarekin loturik” daudela ziurtatu du Arrous-Borde jakitunak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Larunbateko programazioak hogei bat egile, idazle eta musikari ekarri ditu egunean zehar pertsona orori produktuak sinatzeko eta haiekin pixkatean hitz egiteko, adibidez: Toti Martínez de Lezea, Ruper Ordorika, Mikel Zubimendi eta Berri Txarrak musika-taldea.

 

“Festa-eguna izanda, jendetza ugari hurbildu da”, uste du Xabier Etxeberria Ikaselkar argitaletxeko langileak. Bere ustez, aurtengo salmentak “pasaden urtekoak baino hobeak izango dira”. Dena den, oraindik lasterregi da inongo kontuak ateratzeko eta lasaitasunez hartzen dute argitaletxean aurretik geratzen diren gainontzeko bi egunak.

 

 

Bernardo Atxaga eta Ana Alberdi, hurbil

 

Arreta gehien merezi duten ekitaldiez mintzo egitean, aipagarria da oso Bernardo Atxagak eta Ana Alberdik izan duten solaxaldia. Iñigo Astizek egin ditu galderak, hiru blokeetan eraikitak: hizkuntzaren hautaketa, garapena eta kontsumoa. Mahai txiki baten inguruan, ur-botilaz gainezka, Atxaga idazlearen eta Alberdi abeslariaren itxurak nabarmentzen dira. Biek publikoari presentatzen dituzte euren buruak erlojuak eguerdiko ordu batak jotzen dituen bitartean, beroa han dauden lagunak kiskaltzen ari dituela.

 

Atxagak dio Lizardiren olerkiak eragin handia izan zituztela beregan, “euskaraz idatzi genezakela ezagutu nuelako”. Alberdik, aldiz, etxetik kanpo kontzertuak ematen dituen berezitasunak aipatzen ditu: “Euskaraz abestea hizkuntza ezagutzen ez duten lekuetan guztiz babesturik sentitzen naiz”.

 

Eguna aurrera doala hainbat ekitaldi bereziak aurkitzen dira Landako Gunetik zehar, bai Azokaren barnealdean bai bere inguruan dauden Kafe Antzokian (Hesian eta Vendetta kontzertuan) bai umeentzako Kabi@ esparruan, zeinean teknologia kontuak azaltzen eta praktikatzen dira egun osoan zehar.

Berri Txarrak eta Ruper Ordorikak sinatu dituzte diskak

DURANGORAINEN IKUSIENA

1. Elkarrizketa: SHINOVA

2. Elkarrizketa: JOSU OTXOTORENA

 

3. Galeria: FAUSTO DEUNAK

4. Elkarrizketa: ENEKO SAGARDOY

Gatibu musika-taldeak diskoak sinatzen. / ITSASNE BAUTISTA

Esta crónica está realizada por estudiantes de la UPV/EHU. Computa como práctica por la de la visita a El Correo realizada por los alumnos de Medios de Comunicación Local.

Contacte con nosotros si quiere insertar en este espacio su publicidad

© 2023 by My site name. Proudly created with Wix.com

bottom of page